Ulia mendira txangoa: San Pedrotik Grosera

0

Aste honetan Martutene Lanbide Eskolako ikasleekin txangoa egin dugu Donostiako ingurune natural ezagunenetako batera: Ulia mendira.

Ibilaldia San Pedron hasi dugu. Handik Uliako ibilbideari ekin diogu, eta jardunaldia Gros auzoan amaitu dugu.

Ariketa fisikoa egiteaz eta inguruneaz gozatzeaz gain, horrelako irteerek aukera ematen digute ikasleekin ikasgelatik kanpo denbora partekatzeko, beste modu batean harremanak izateko eta ikastetxeko taldeen arteko elkarbizitza sendotzeko.

Ohiko eskola-jardueratik aldentzeko eguna izan da: elkarrekin ibili, hitz egin eta ibilbideaz gozatzeko aukera izan dugu.