Gabonak iritsi aurreko azken eskola egunean, Txuri-Urdinera joan gara ikasleekin, izotz gainean patinatzeko jardunaldi berezi batez gozatzeko.
Hezkuntza-irteera hauek ikasgelatik kanpo ikasteko aukera emateaz gain, elkarbizitza, talde-lana eta giro positiboa indartzeko baliagarriak dira. Jarduera fisiko eta ludiko baten bidez, hiruhilekoa modu atsegin eta osasungarrian ixteko aukera izan dugu.
Esperientzia oso aberasgarria izan da, eta ikasleek zein irakasleek momentu dibertigarriak partekatu dituzte. Modu ezin hobea izan da ikasturteko lehen zatia amaitzeko.
Orain bai, Gabonetako oporrak hasteko prest gaude, azken eguneko oroitzapen onarekin. 🎄⛸️