Informatika eta Komunikazioak – Oinarrizko LH Donostian

Prestakuntza praktikoa, teknologiaren munduan hasteko

Informatika eta Komunikazioak Oinarrizko LH zikloa informatika eta teknologia arloan hasi nahi duten gazteei zuzenduta dago, ikuspegi praktiko eta hurbil batetik. Zikloan zehar, ikasleek ekipo informatikoak erabiltzen, sistema eragileak instalatzen eta konfiguratzen, oinarrizko mantentze-lanak egiten eta sare sinpleetan laguntza ematen ikasten dute.

Prestakuntza egoera errealetan oinarritzen da, ikasleen autonomia, erantzukizuna eta lan-ohiturak lantzeko. Ikasteko modu praktikoa eskaintzen da, ikasleen erritmoari egokituta eta jarraipen hurbilarekin.

Zer aukera ematen ditu ziklo honek?

Ziklo honen bidez, OINARRIZKO PROFESIONAL titulua lortzen da, Informatika eta Komunikazioak espezialitatean. Horri esker, informatikako laguntzako oinarrizko lanpostuetan sartzeko aukera dago, bai eta Erdi Mailako zikloetan jarraitzeko ere, bai Informatika eta Komunikazioen arloan, bai beste edozein espezialitatetan.

Honekin batera, ikasleak D.B.H. GRADUATU TITULOA lortuko du ere. Kualifikazio Profesionaleko Katalogo Nazionaleko LEHEN MAILAKO PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA lortuko du.

Ikastaroa interesatzen bazaizu, jarri gurekin harremanetan matrikulatzeko eta deskargatu prestakuntza plana.

Titulu Ofiziala

  • 2081 ordu
  • 2 ikasturte
  • 1. ikasturtea  1011 ordu
  • 2. ikasturtea  1070 ordu

Sartzeko baldintzak

  • Gutxienez 16 urte izatea ikasturteko abenduaren 31ean baino lehen beteta.
  • DBHko titulua atera ez izatea.
  • 2. maila egin duten 15 urteko ikasleak (eta 3. maila pasako ez direnak).

1. Maila

  • 3016. Datuak transmititzeko sareak instalatzea eta mantentzea
  • 3029. Informatikako sistemak eta osagaiak muntatzea eta mantentzea
  • 3030. Konfiguratzeko eta ustiatzeko eragiketa osagarriak
  • 3159. Enpleagarritasunerako Ibilbide Pertsonala
  • 3161. Komunikazioa eta gizarte zientziak l
  • 3163. Zientzia aplikatuak l
  • Tutoretza I

2. Maila

  • 3015. Ekipo Elektriko eta Elektronikoak
  • E650. Sistema mikroinformatikoetan sistema eragileak instalatzea eta konfiguratzea
  • 3160. Elkarlaneko Ikaskuntzako Moduluarteko Proiektua
  • 3162. Komunikazioa eta gizarte zientziak II
  • 3164. Zientzia aplikatuak II
  • Tutoretza II
  • DUAL. Enpresako Formakuntza

Hauetako lanbide bat izan dezakezu

  • Satelite bidezko telebistarako antena hartzaileen muntatzailearen laguntzailea.
  • Tresneria telefonikoko eta telegrafikoko instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.
  • Komunikazioko tresneriaren eta sistemen instalatzailearen laguntzailea.
  • Telefono-instalazioetako instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.
  • Sistema mikroinformatikoetako muntatzaile laguntzailea.
  • Informatika-sistemen mantentze-lanetako laguntzailea.
  • Informatika-sistemen instalatzailearen laguntzailea.
  • Datuen transmisiorako sistemen instalatzailearen laguntzailea.

Pº Ubarburu 30
20014 Donostia (Polígono 27)

943 460 145
info@mle.eus