Elektrizitatea eta Elektronika Oinarrizko LH zikloak sektore elektrikoan hasteko oinarrizko prestakuntza eskaintzen du, ikuspegi praktiko eta progresibo batetik. Ikasleek instalazio elektriko sinpleak muntatzen, kableaketa egiten, oinarrizko eskemak interpretatzen eta tresnak modu seguruan erabiltzen ikasten dute.
Ikaskuntza tailerretan eta espazio praktikoetan garatzen da, segurtasun-arauak, lan ordenatua eta materialaren zaintza bereziki landuz.
Ziklo honen bidez, OINARRIZKO LANBIDE-TITULUA lortzen da, Eletrizitatea eta Elektronika espezialitatean. Horri esker, sektore elektrikoko oinarrizko lanpostuetara sartzeko aukera dago, bai eta Erdi Mailako zikloetan jarraitzeko ere, bai Elektrizitate eta Elektronikakoen arloan, bai beste edozein espezialitatetan.
Honekin batera, ikasleak D.B.H. GRADUATU TITULOA lortuko du ere. Kualifikazio Profesionaleko Katalogo Nazionaleko LEHEN MAILAKO PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA lortuko du.

Ikastaroa interesatzen bazaizu, jarri gurekin harremanetan matrikulatzeko eta deskargatu prestakuntza plana.
Ubarburu pasealekua 30
20014 Donostia (27 Poligonoa)
943 460 145
info@mle.eus