Bulegoko Informatika Oinarrizko LH zikloak bulegoetan eta administrazio-inguruneetan ohikoak diren tresna digitalen erabileran oinarritutako prestakuntza eskaintzen du. Ikasleek ofimatika-programak erabiltzen, dokumentuak kudeatzen, informazioa antolatzen eta bulegoko oinarrizko zereginetan laguntzen ikasten dute.
Zikloan zehar, komunikazioa, antolaketa eta erantzukizuna bezalako trebetasun pertsonal eta sozialak lantzen dira, lan-munduan funtsezkoak diren ohiturak indartuz.
Ziklo honen bidez, OINARRIZKO PROFESIONAL titulua lortzen da, Bulegoko Informatika espezialitatean. Horri esker, administrazio-laguntzako lanpostuetara hurbiltzen du ikaslea, bai eta Erdi Mailako zikloetan jarraitzeko ere, bai Administrazio eta Kudeaketako Erdi Mailako ikasketekin, bai beste edozein espezialitatetan.
Helburuak gaindituta, Informatika eta Komunikazioak espezialitateko OINARRIZKO LANBIDE-TITULUA lortzen lortuko da. Titulu honekin ikasleak Erdi Mailako edozein ziklotara sartzeko aukera izango du.
Honekin batera, ikasleak D.B.H. GRADUATU TITULOA lortuko du ere. Kualifikazio Profesionaleko Katalogo Nazionaleko LEHEN MAILAKO PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA lortuko du.

Ikastaroa interesatzen bazaizu, jarri gurekin harremanetan matrikulatzeko eta deskargatu prestakuntza plana.
Ubarburu pasealekua 30
20014 Donostia (27 Poligonoa)
943 460 145
info@mle.eus