PCEko ikasleek ikasturtea hasi dute Martutene Lanbide Eskolan

0

Ostiralean 2026-2027 ikasturteko Eskolatze Programa Osagarriaren (PCE) aurkezpena egin genuen Martutene Lanbide Eskolan. Gaur, berriz, programan parte hartuko duten ikasleak gurekin hasi dira eta lehenengo klaseak egin ditugu.

Lehenengo egun hauek elkar ezagutzeko, ikastetxea ezagutzeko eta lan-ohiturak pixkanaka hartzen hasteko baliatuko ditugu. Aurrerago, ikasturtean zehar landuko ditugun jarduera eta proposamen desberdinak sartzen joango gara.

Eskolatze Programa Osagarriak metodologia praktiko eta egokitu baten bidez lan egiteko aukera ematen du, ikaskuntza akademikoa autonomia, bizikidetza eta gaitasun pertsonal zein sozialen garapenarekin uztartuz.

Martutene Lanbide Eskolan ikasle bakoitzak bere egoeratik abiatuta aurrera egitea bilatzen dugu, prozesu osoan zehar gertuko laguntza eskainiz.

Gaur hasi dugu bide hori. Ongi etorri!