Ikasturteko lehen egunetan, Informatika eta Komunikazioak eta Bulegoko Informatika zikloetako ikasle berriek pantaila eta ordenagailu batzuk prestatu zituzten Ayuda Contenedores GKEari dohaintza bat egiteko, Kamerunera bidaltzeko. Ikasleek lan handia egin dute ekipo horiek arazorik gabe erabili ahal izateko prestatzen.