
Martutene Lanbide Eskolan benetako bizitzarekin lotutako ikaskuntza sustatzen jarraitzen dugu. Helburu horren barruan, gure ikasleek “Finantzak Bizitzarako” tailerra lantzen hasi dira, FOL eta Enplegagarritasuna ikasgaietan garatzen den programa praktiko bat.

Informatika eta Komunikazioetako lehen mailako ikasleek erronka berezi eta zirraragarri bati egin diote aurre: ordenagailu bat diseinatu eta muntatzea, baina karcasarik gabe. Osagai guztiak bistara lan egiteak aukera paregabea eman die teknologiaren “bihotza” zuzenean ezagutzeko.

Aste honetan, Martutene Lanbide Eskolan, gure garaietako erronka handienetako bati lotutako esperientzia aberasgarria izan dugu: hondakinen kudeaketa arduratsua eta ingurumen-eragina murriztea. Horretarako, San Markos-eko talde teknikoa izan dugu gure artean, eta ikasleekin saio dinamiko eta praktikoa garatu dute: zer gertatzen den botatzen dugunarekin, nola sailkatzen den eta zergatik gure ohiturek eragin handia izan dezaketen.

Martutene Lanbide Eskolan Oinarrizko Lanbide Heziketa modu praktiko eta errealarekin lotuta ulertzen dugu. Ikaskuntza eginez, inguruko beharrak ezagutuz eta ikasgelatik harago doazen balioak lantzen. Filosofia horren barruan kokatzen da martxan jarri dugun ekimen solidarioa: teknologia, iraunkortasuna eta gizarte-konpromisoa uztartzen dituen proiektu berezia.

Martutene Lanbide Eskolan argi dugu hezkuntza bide partekatua dela. Gure helburua ez da soilik ikasleek gaitasun profesionalak eskuratzea; haien hazkunde pertsonalean laguntzea ere bada, zalantzak argitzen, erabakiak hartzen eta lan mundura hurbiltzeak dakartzan erronkei aurre egiten. Horretarako, irakasleok ere beharrezkoa dugu gure gazteen eguneroko errealitatea hobeto ezagutzea.

Martutene Lanbide Eskolan uste dugu hezkuntza gelatik harago doala. Aurten ere parte hartzen dugu Hondakinen Sorreraren Prebentziorako Europako Astean (EWWR), ikaskuntza teknikoa, jasangarritasuna eta konpromiso soziala uztartzen dituen proiektu batekin.
Polígono 27, Pº Ubarburu 30
20014 Donostia
943 460 145
info@mle.eus