2026-2027 ikasturteko lehenengo astea

0

Aste honetan ikasturte berri bati hasiera eman diogu Martutene Lanbide Eskolan.

Joan den ostiraleko aurkezpenaren ondoren, astelehenean hasi ziren eskolak, eta lehenengo egun hauetan ikasleek ikaskideak, irakasleak, ikasgelak eta ikasturtean zehar erabiliko dituzten tailerrak ezagutzeko aukera izan dute.

Lehenengo asteak moduluak aurkezteko, taldeak antolatzeko, ikastetxearen funtzionamendua azaltzeko eta lehenengo jarduerekin hasteko ere balio izan digu.

Egokitzeko egunak izan dira, batez ere aurten Oinarrizko Lanbide Heziketan hasten diren ikasleentzat. Pixkanaka, taldeak erritmoa hartzen ari dira eta eskolak normaltasunez martxan jartzen hasi dira.

Lehenengo astea amaituta, 2026-2027 ikasturtea martxan dugu.

Ikasturte ona izan dezazuela guztioi!